Aurrebenjaminen errugbi-partidak debekatuta?

(resumen en castellano en la parte inferior)


Atzo errugbi-eskolen kontzentrazioa zegoen Donostiako hondartzan. Eguraldia ez zuten lagun izan: haizea, euria, hotza... horrek ez zituen txikiak izutu, ilusio handiz etortzen baitira hondartzara jolastera. Egia esan, askotan hondarretan mendiak eta kroketak egiten pasatzen dute denbora gehiena, baina asko gustatzen zaie hondartzan jokatzea.


Kontua da atzo, partidak hasi aurretik, bi udaltzain hurbildu zirela esatera ezin zutela aurre-benjaminek jokatu. Aurre-benjaminak 7 urtetik beherakoak dira eta Gipuzkoako Aldundiak ez du uzten lehiarik egon dadin adin horretan. Horregatik ez zuten utzi udaltzainek jokatzen. Pentsa ze tristuraz itzuliko ziren etxera ume hauek.

Ea nola azaltzen dudan: aurrebenjaminen partidak ez dira lehiakorrak. Ez dakit buruan futbola duenarentzat hau ulergarria izango den, baina hala da. Udaltzainek atzoko partidak debekatzea parkean futbol-partidatxo batean dabiltzan umeen jolasa geldiaraztea bezain bidegabea da.

Errugbia kirol txiki bat da eta haurrek ezin dute jokatu parkeetan. Parkeen espazioa kirol ospetsuek okupatzen dute. Errugbi-taldeek antolatzen dituzten kontzentrazioetan ez bada, noiz, nola, non jokatuko dute haurrek errugbian?

Aldundiak haurrak babestu nahi ditu, ados. Baina horretarako nahikoa da eskola-kiroleko partidetara hurbiltzea konturatzeko oso urrun dagoela Aldundia bere neurriekin haurrak babestetik. Neuk behintzat, iazko esperientziaren ondoren, ez dut aurten haurra berriz sartu eskola-kirolean, lehia besterik ez dagoelako.

Errugbian, aldiz, entrenatzaileak formatuta daude eta badakite, ondo jakin ere, zer eskatu haur bati. Ulertzen dute haurrak bere mugak dituela eta kirolaren izpiritua transmititzea da garrantzitsuena.

Nire haurra 4 urterekin hasi zen errugbian jokatzen. Berak nahi izan zuenean hasi zen partidetara joaten. Beste klubetako haurrak ezagutzen ditu eta askotan jokatu dute nahasirik, "koloreei" garrantzirik eman gabe. Partiden amaieran beti egiten diote txalo elkarri, elkarrekin jolasean aritzeko aukera izateagatik eskertuta. ERRUGBIA EZ DA FUTBOLA, kontxo, ea Aldundiak ulertzen duen.




___________________________________________________________
Ayer tuvimos concentración de escuelas de rugby en la playa de Donostia. Los niños y niñas esperan este momento con mucha ilusión, jugar en la playa les encanta aunque muchas veces, los más pequeños estén más preocupados por jugar en la arena. El día no acompañó pero eso no asustó a nadie y allí estaban, dispuestos a jugar.


Sin embargo, llegaron dos guardias municipales que dijeron que los prebenjamines no podían jugar. No podían jugar a rugby en la playa. Si no pueden jugar en los parques porque los deportes "grandes" no dejan espacio, ¿dónde, cómo, cuándo van a jugar entonces los pequeños al rugby fuera de los encuentros organizados por los clubs?

La Diputación de Gipuzkoa trata de proteger a los niños y niñas de la competición en sentido negativo, pero no tiene más que acercarse a cualquier encuentro de deporte escolar para ver lo poco que protege a los niños. Personalmente, después de un año de experiencia no he vuelto a apuntar a mi hijo en deporte escolar, por la dureza psicológica de la competición.


Las concentraciones de rugby no son competición a ese nivel. No tienen nada que ver. Aquí los niños y niñas juegan entremezclados cuando se considera oportuno, sin importar demasiado a qué club se pertenece. Se aplauden las jugadas de todos y se aplauden entre ellos al final de cada partidillo, para agradecer el haber podido jugar juntos.

EL RUGBY NO ES EL FÚTBOL, a ver si la Diputación se entera.