Irudia: Donostiako Atletikoko Errugbi Eskola, 2008/2009
(resumen en castellano en la parte inferior)
Sarrera hau blog honen berrikuntza baten berri emateko izango da. Hemendik aurrera, ohiko sarrerez gain, Donostiako Atletiko elkarteko errugbi eskolaren inguruko albisteak eta iruzkinak izango dituzue neure eskutik, Ainhoa Ezeizaren eskutik.
Neure burua aurkezteko, esan behar dut ez naizela inoiz errugbi jokalari izan. Txikitan zertxobait jokatu banuen ere, garai hartan nesken talde askorik ez zegoen eta ezin izan nuen jarraitu. Errugbiz dakidana aitari zor diot, berak asko irakatsi baitit nirekin jolasten eta partidetara eramaten. Baina nire helburua hemen ez da izango analisi teknikoak egitea.
Orain nire seme Xabi ari da Donostiako Atletikoko Errugbi Eskolan eta horregatik eman nahi nuke nire ikuspegia. Ama izateaz gain, hezitzaile ere banaiz, eta haurren beharrak eta bilakaera aztertzen ohitua nago. Hiru ikuspegi horiek uztartzen saiatuko naiz: errugbia, gurasoen inplikazioa eskolan eta kirol heziketa. Xabi duela 5 urte hasi zen eskolan, 4 urte zituela, beraz, esperientzia pittin bat badut kontu hauetan.
Irailaren 5ean hasiko da aurtengo denboraldia eta orduan hasiko naiz nire ikuspegia ematen. Espero dut zuen interesekoak izatea.
_______________________________________________________________________________________________
Esta entrada es para presentarme como co-editora de este blog. Soy Ainhoa Ezeiza y mi relación con el rugby es, además de mi afición, mi participación en la Escuela de Rugby del Atlético de San Sebastián como madre colaboradora con un niño de 9 años que ya lleva 5 años en la Escuela. A partir de ahora escribiré algunos post en euskara acerca de la Escuela de Rugby, los entrenamientos, partidos, etc.
En estas entradas trataré de combinar mi punto de vista sobre el rugby a edad escolar con mi experiencia como educadora y con mi visión como madre. Los comentarios en castellano también son bienvenidos.
Mercado Verano 2015/16
Hace 11 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario