Hirugarren Aldia Eskolan

resumen en castellano en la parte inferior)







Errugbia berezi egiten duten jarduera nagusietakoa dugu Hirugarren Aldia. Aurreko sarrera batean aipatu bezala, kiroltasunaren adierazle dugu beste taldekoekin borrokatan aritu ondoren denak elkartu eta jan-edanean aritzea eta horregatik dugu eutsi beharreko ohitura ezinbesteko.

Eskolan ere, gurasook igandero aritzen gara 3. Aldia prestatzen: hiruzpalau gurasoren artean jartzen gara, haurrak entrenatzen dabiltzan bitartean, txorizo bokatak prestatzen, dutxaren ondoren haurrak elkartu eta denbora pixka bat eskain diezaioten adiskidetasuna garatzeari. Kontuan izan behar da haur hauek astean behin baino ez dutela elkar ikusten eta, ondorioz, ez dutela aukera askorik izaten elkarren berri emateko eta jolasteko. Hala, bokata eskuan berriketan eta inguruan jolasean arituz, harreman emozionala lantzen dute eta euren errugbi-taldearekiko atxikimendua handitzen da.

Horrez gain, bokatak prestatzearen eraginez, horretan aritzen garen gurasoon arteko adiskidetasuna ere lantzen da. Igande goizak errugbi-zelaian pasatzea ahalegin handia da familientzat eta elkarlanean aritzeak arindu egiten du goiza, neguan batik bat. Hala ere, lana da, zenbaitetan lan luzea gainera: kontzentrazio-egunetan berrehun bat bokata prestatu behar izaten dira. Lan hau borondate onez egiten da eta oso umore onean gainera.



Klubak halako ahaleginak kontuan izan beharko lituzke. Sari nahikoa izango litzateke igandero egiten den gastu txiki hori ez murriztearekin, mantentzearekin alegia. Haurrak zenbatzen ditugu eta saiatzen gara igandero minimoa gastatzen. Haur bakoitzari basokada bat edari ematen diogu eta bokata bat, batzuek bigarrena eskatzen badute ere. Gurasoek ez dute ezer hartzen non eta ez den sobera baten bat geratzen. Errugbiko Hirugarren Aldia kirol honen zigilurik bereziena da eta haurrek hori sentitzen jarraitzea baino ez dugu eskatzen, errugbia berezia dela senti dezaten.


Bide batez, nire eskerrik beroena helarazi nahi diet Maite eta Anari, bokatak prestatzen aritzeaz gain, haurrak ondo senti daitezen kezkatzeagatik. Lan eskerga egiten dute.


_______________________________________________________________________________________________
El Tercer tiempo es importante también en la Escuela. Es parte del espíritu de compañerismo del rugby y uno de los aspectos diferenciales de este deporte, así que tiene que ser parte del trabajo que se realiza en las escuelas de rugby. Desde un punto de vista educativo, lo más importante para los niños y niñas de la Escuela es que les ayuda a desarrollar lazos de amistad; si solo entrenaran y se fueran a casa, apenas se conocerían, pero si se quedan media hora más con la excusa del bocadillo, juegan un rato o charlan.

Para los padres y, sobre todo madres, que preparamos los bocadillos, también es una oportunidad de establecer lazos de unión. Aunque a veces es mucho trabajo, como cuando hay concentraciones, por ejemplo, hacemos esta tarea con buen humor y muchas ganas, como nuestra pequeña aportación a que los niños y niñas desarrollen el amor al rugby que es lo que puede animarles a permanecer cuando otros deportes con más fuerza les "tienten".

Por eso, el club en ningún caso debería recortar el presupuesto para esta parte fundamental del entrenamiento. Nos encargamos de gastar lo mínimo, controlamos lo que recibe cada niño/a y nadie coge nada a no ser que sobre. No pedimos mucho y creo que damos bastante a cambio.


Aprovecho para dar las gracias a Maite y Ana por su trabajo y esfuerzo para que los niños y niñas se sientan a gusto, siempre con energía y buen humor

No hay comentarios:

Publicar un comentario