(resumen en castellano más abajo)
Azken hilabeteotan, interes handiz aztertzen ari naiz bizi-estilo aktiborako gaur egun egiten diren planteamenduak, geure gizartean esan nahi dut (oso desberdina da gai hau Sortaldean nola duten integratuta euren bizimoduan...). Bizi-estilo aktiboa gorputzaren osasunerako ezezik bururako ere behar-beharrezkoa da, antsietatea, depresioa, estresa eta antzekoak baretzeko; kontua da "ez dugula denborarik"... eta horregatik, estilo aktiboak eguneroko bizitzaren barruan integratuta egon behar du.
Egun hauetan asko gogoratu naiz Errugbi Eskolaz. Ohikoa da Santo Tomas Egunaren inguruan, ATSS taldean eta Lasarteko Beltzak taldean behintzat, errugbi eskolan txistorrada prestatzeaz gain, haur eta gurasoen artean partidatxo bat egiten da, oso jostagarria eta errugbirako zaletasuna sustatzen laguntzen duena.
Askotan, klubak ahaztu egiten dira haurrak kirol batera edo bestera eramateko ardura gurasoena dela. Gurasoak gara igande goizetan haurrak ohetik jaiki eta neguko hotzetan eta euripean haurrak zelaira eramaten ditugunak, gure planak eskola-kirolaren egutegira egokitzen ditugunak. Eta, hala ere, askotan "molestatzen" dugula sentitzen dugu. Ados, badira gurasoak entrenatzaileari hitza jaten diotenak, eta horren guztiz kontra nago; entrenamendu eta partidetan, gurasook ez dugu muturra sartu behar.
Baina nire proposamena hauxe da: klubek, kirola maite badute, zergatik ez dute prestatzen proposamenik gurasoek, haurrak entrenatzen ari diren bitartean, errugbia hobeto ulertzeko eta gozatzeko? Zenbat beldur arinduko ote lirateke gurasoek (eta bereziki amek) errugbiaren funtsak ulertuko balituzte? Zergatik ez egin lan-lerro bat klubetan errugbiaren dibulgaziorako, ariketa fisikoaren bitartez?
Geunden errugbi eskolatik alde egin genuen, zuzendariak esan zigulako "helburu pedagogikoak ez direla inportanteak, inportanteena dela haurra gazte egiten denean eztakitzenbat metroko paseak egiteko gai izatea"... Errore galanta! Haur asko galtzen dira urtez urte, horietako zenbat dira errugbi eskolak ez direlako benetan eskola? Zenbatetan galtzen dira entrenatzaileak kezkatuago daudelako "performantzia ona" lortzeaz eta ez errugbia kirol jostagarria eta hezitzailea izan dadin? Zenbat galtzen dira gurasoak nekatu egiten direlako igandea errugbi zelaian hotza pasatzen egoteaz?
Errugbia kirol ederra da eta klubek "merkatua" irekiko balute, beharbada kirolaren garapenerako bide berriak aurkituko lituzkete. Goi-mailan oso pertsona gutxik joka dezakete, baina errugbiaren bizimodua, estiloa, mugimenduak oso aproposak iruditzen zaizkit gure eguneroko bizitzako "malaletxeak" astintzeko eta adiskidetasuna sustatzeko.
Ez da ahaztu behar kirolaren alderdi soziala! Bizitza interesgarria dago kirolentzat, leihaketaz haratago!
(resumen en castellano)
Ahora que se habla de la importancia de mantener un estilo de vida activo para nuestra salud física y anímica, me pregunto si el rugby podría hacer algún tipo de aportación al respecto.
Normalmente los clubs se centran en la competición y en el entrenamiento de rendimiento físico; sin embargo, el futuro de los deportes depende mucho del apoyo social y del conocimiento del deporte. En un deporte como el rugby, cuyas escuelas se alimentan del ánimo que tengan los padres y madres de despertar a sus hijos los domingos y de pasar frío mientras esperan o ven a sus hijos, podría ser interesante que los clubes hicieran una propuesta lúdico-deportiva para colectivos que ni pueden ni quieren competir.
Recuerdo el partidillo de navidad entre padres, madres e hijos y también la importancia de que los padres, y sobre todo las madres, comprendan el rugby, sus entresijos y su disfrute. Me fui de la escuela de rugby a la que íbamos porque el director de sección decía que lo más importante "no era lo pedagógico sino que el niño cuando llegue a juvenil hiciera pases de nosecuántos metros"... Un error, desde mi punto de vista. El enfoque del rendimiento sale caro a la larga y los clubes deberían abrirse a "nuevos mercados".
El rugby me parece un deporte precioso por su estilo, los movimientos y el tipo de acción, muy bueno tanto para soltar "la mala leche" como para fomentar la amistad. No hay que olvidar el aspecto social del deporte, ¡hay una vida muy interesante para el deporte más allá de la competición!
Mercado Verano 2015/16
Hace 11 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario