Ederki hasi dugu 2009-2010 denboraldia. Kontzentrazioetan gorabehera batzuk izan ondoren, Hernanin jokatu genituen lehenengo partidak, urteko egunik hotz eta zakarrenean... Haurrak, hala ere, ez ziren kexatu, zenbat eta lokatz gehiago egon gehiago dibertitzen baitira. Eta horrela, hainbat kontzentrazio egin dugu: Hernani, Ordizia, Irun...
Kontzentrazio hauen antolaketa azalduko dizuet labur: hainbat errugbi-eskola elkartzen dira, ahal dutenak, eta partida laburrak egiten dituzte, 10 bat minutukoak. Hala, goiz berean hiruzpalau partida jokatzen dute, nahiko modu dinamikoan. Helburua ikastea da, zalantzarik gabe. Puntuazioa jasotzen da eta badu bere garrantzia, jakina, baina inportanteena da taldeko sentitzea eta aurkariak errespetatzen ikastea. Gainera, batzuek urteak ematen dituzte elkarren aurka jokatzen, ez da ezezagunen artean jokatzea bezala.
Aurten sorpresa polit bat izan dugu gainera: normalean kontzentrazio hauetan Atletico SS, Bera-Bera, Ordizia eta Hernani elkartu ohi dira, baina aurten beste bi taldek ematen diete kolore kontzentrazioei: Eibar-Arrasate, aurreko urtean gurekin batera jokatzen zutenak baina aurten taldea sortzea lortu dutenak, eta Gasteizko Gaztedi Eskola. Irungo kontzentrazioan, Irunek ere ekarri zituen eskolako haurrak. Horrek antolaketa zailtzen du zertxobait baina benetan polita da errugbi-zelaia haurrez beteta ikustea.
Eta gurasook, hortxe egoten gara hotza pasatzen eta haurrak animatzen, orokorrean errespetuz. Arraroa izaten da jarrera oldarkoiak ikustea gurasoen artean, zorionez; ze, gero eta jarrera itsusiagoak ikusten dira haurren partidetan beste kirol batzuetan, espero dezagun errugbira halakorik ez iristea. Begizulo ederrak erakusten ditugu igandean goizean goiz jaikitzeagatik!
___________________________________________________________
Hemos comenzado la temporada 2009/2010 con buen pie. La primera concentración fue en Hernani, un día muy frío y lluvioso, pero eso no parecía importar a los niños y niñas, que disfrutan jugando en barro.
En estas concentraciones se juntan algunas escuelas y se juegan partidillos de unos 10 minutos, de manera que cada mañana juegan tres o cuatro partidos. El fin último es aprender a jugar a rugby y a respetar a los contrarios, el resultado siempre importa pero no es lo que mueve la dinámica.
Este año hemos tenido la gran sorpresa de nuevos colores en el campo: además de los habituales de las concentraciones, Atlético SS, Bera-Bera, Hernani y Ordizia, se han sumado Eibar-Arrasate y Gaztedi de Vitoria, además de la Escuela del Irun en la última jornada. Merece la pena ver el campo lleno de niños y niñas jugando a rugby.
Y los padres y madres, con nuestras ojeras, vamos al campo con una actitud en general muy respetuosa. Por suerte, en el rugby hay mucha menos agresividad por parte del público que en otros deportes escolares.
No hay comentarios:
Publicar un comentario